Nagore eta Azazeta azkarrenak Ziordian

Guaixe 2016ko eka. 1a, 12:37

200 korrikalaritik gora lehiatu ziren guztira

Euria eta ekaitzari aurre eginez, 200 korrikalari inguruk hartu zuten parte III. Ziordiko Herri Lasterketan. Ziordia Running taldeak antolatu zuen proba, Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin eta babesle ugariren laguntzarekin batera. 88 neska-mutiko kategoria txikiko probetan lehiatu ziren eta 111 korrikalarik osatu zuten proba nagusia. Eguraldiak ez zuen behar bezala erantzun, baina korrikalariek onartu zuten gustura ibili zirela Ziordiko kaleetan barna korrika.

Hasieran txikien probak jokatu ziren. Aurrebenjamin mailan 60 korrikalari izan ziren, 34 mutiko eta 26 neskato, benjaminetan 11 mutiko eta 7 neska, kimuetan 3 mutil eta 5 neska eta haurren mailan 2 neska. Guztiak pozik egin zieten aurre probei. 17:30ak inguruan abiatu zen helduen proba (6,9 km). Ziordiko herri gunea ardatz hartuta prestatutako zirkuituari 3 itzuli egin zizkioten, aurten kontrako norabidean. Denboraldi bikaina egiten ari den Javier Nagore zizurtarra izan zen azkarrena (20:58). Minutu erdi pasako aldea atera zion Dani Martinez iruindarrari (21:34). Sergio Garcia de Eulate altsasuarra izan zen hirugarrena eta lehen sakandarra (22:11).

Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarra izan zen txapelduna eta lehen emakume sakandarra (25:32). Minutu pasako aldea atera zion Ginesa Lopez altsasuarrari (26:42). Karmele Ormazabal zegamarrak osatu zuen podiuma (28:28).

Paris 365 jantoki sozialerako elikagaia asko
Bukaeran primerako auzateaz gozatzeko aukera izan zuten korrikalariek. Jakina denez, Ziordiko Herri Lasterketa proba herrikoi eta solidarioa da. Izena emateagatik ez da dirurik ordaindu behar, baina Paris 365 jantoki sozialerako elikagaiak ematea eskatu zitzaien korrikalariei. “Ekaitzaren unea alde batera utzita, gainontzeko guztia ongi joan zen. Kontentu gaude Paris 365 jantoki sozialerako elikagaiez betetako 2 furgoneta bete genituelako. Oraindik ez digute esan zenbat, baina 500 kilo elikagai inguru bilduko genituen. Horretaz gain, 200 litro esneko ekarpena egin dugu eta auzatean erabili ez ziren elikagaiak eta korrikalariei oparitzen zaizkien produktu loteak ere, soberan geratu zirenak, jantokira bideratu ditugu. Alde horretatik oso kontentu gaude. Eta, bestetik, lasterketan parte hartu zuten korrikalariek adierazi ziguten oso ongi pasa zutela. Beraz, gu ere oso pozik” adierazi digu Ziordia Running taldeko Jose Ramon Ramirezek. Halaber, Ziordiko proba antolatzeko izan duten eragile, talde eta komertzioen babesa gogo biziz eskertu dute antolatzaileek.


Sakandarrak Ziordiko herri lasterketan (6,9 km)
Gizonezkoak:
1.Javier Nagore (Zizur): 20:58
3.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 22:11
4.Alberto Martinez (Lak): 22:25
5.Raul Audikana (Olaz): 22:49
6.Iraitz Senar (Lak): 23:10
7.Aitor Mozo (Lak): 23:23
8.Felix Benjumea (Alts): 23:28
9.Patxi Cano (Alts): 23:38
10.Antton Zelaia (Urd): 23:38
13.Iker Flores (Urd): 24:09
14.Andoni Azanza (Alts): 24:16
15.Iban Sobredo (Alts): 24:32
16.Jorge Iradi (Alts): 24:32
20.Jorge Holgado (Alts): 25:27
23.Aritz Pellejero (Lak): 25:35
25.Martin Somocurcio (Alts): 25:36
26.Alfredo Larraburu (Irur): 25:43
27.Urko Agirre (Itur): 25:47
28.Xabier Aierdi (Alts): 26:09
29.Jonathan Higuero (Alts): 26:19
30.Ruben Izko (Zior): 26:20
31.Iurgi Flores (Zior): 26:20
34.Esteban San Roman (Arb): 26:38
37.Juantxo Azurmendi (Alts): 26:49
38.Javier Pain (Alts): 27:07
40.Juan Pedro Ariz (Bak): 27:27
42.Ander Orabengoa (Olaz): 27:29
43.Ekain Alegre (Alts): 27:43
45.Aitor Salinas (Etx): 27:59
46.Pedro Gomez (Alts): 28:01
47.Alberto Salgado (Alts): 28:01
48.Fernando Montero (Alts): 28:03
50.Borja Gonzalez (Alts): 28:09
51.Santi Agirre (Itur): 28:19
53.Euken Perez (Urd): 28:31
54.Emilio Carabias (Alts): 28:33
55.Iñigo Beunza (Olaz): 28:39
56.Egoitz Otsoa (Zior): 28:46
57.Alberto Agirre (Alts): 28:51
58.Raul Mendoza (Zior): 28:55
60.Jon Aldasoro (Urd): 29:11
61.Jorge Cambero (Urd): 29:14
62.Jose Ignazio Otsoa (Zior): 29:23
64.Alfredo Berasategi (Alts): 29:30
68.Unai Razkin (Irur): 30:38
72.Migel Chamorro (Alts): 30:44
73.Pedro Barriga (Alts): 30:44
74.Felix San Roman (Alts): 30:44
76.Mikel Astiz (Ihabar): 30:47
80.Ismael Lopez de Goikoetxea (Alts): 31:16
88.Sergio Martis (Zior): 33:18
90.Leandro Fernandez (Irañeta): 33:47
91.Jose Mari Mercero (Unanu): 33:50
95.Pedro Gomez (Alts): 34:56
100.Jose Antonio Salgado (Alts): 36:35
105.Xabier Claver (Alts): 39:36
106.Julen Domingo (Alts): 39:36

Emakumeak:
22.Izaskun Beunza (Olaz): 25:32
35.Ginesa Lopez (Alts): 26:42
63.Maite Zabaleta (Etx): 29:25
69.Haizea Ramirez de Alda (Alts): 30:38
75.Amaia Etxeberria (Irur): 30:47
79.Silvia Perez (Alts): 31:08
87.Beatriz Argüelles (Olaz): 33:03
89.Andrea Claver (Alts): 33:33
97.Leire Mujika (Alts): 36:35
98.Olatz Monreal (Alts): 36:35
99.Erkuden Senar (Alts): 36:35
101.Amaia Navarrete (Alts): 37:32
103.Txaro Ondarra (Bak): 39:20
107.Ana Fuste (Zior): 39:36
108.Olaia Ruiz de Luzuriaga (Zior): 39:36