Herri Lasterketan 1.450 kilo elikagai jaso ziren


Guaixe 2016ko eka. 9a, 15:57

Paris 365 jantoki sozialarendako dira.

Maiatzaren 28an jokatu zen III. Ziordiko Herri Lasterketa. Izena ematearen truke Paris 365 jantoki sozialarendako elikagaiak ematea eskatu zitzaien korrikalariei. Jasotako guztia eta babesle guztiek emandakoa zenbatu ondoren, Ziordiko Running Taldetik adierazi dute 1.450 kilo elikagai bildu zituztela, espero baino askoz ere gehiago, eta eskerrak eman dizkiete korrikalari eta babesle guztiei, hurrengo herri lasterketan kopuru hori berdintzeko "erronka handia" dutela gaineratuz.

Erlazionatuak