Axio, lagunen begietatik

Guaixe 2016ko eka. 14a, 13:58

Ziordiko frontoia beteta zegoela Jose Ignazio Floresen, Axioren inguruko dokumentala ostiralean mustu zen. 40 minutuko ikus-entzunezko lanak Axioren lagunek eta familiak hartaz duten oroitzapenak jaso ditu. Mustutzeak erakarritako publikoaren gogokoa izan zen lana. Dokumentalaren aurretik sei aizkolarik enbor bana moztu zuten, txandaka. Dokumentalari musika jarri dio Peio Reparazek emanaldiaren aurretik parte hartu zuen, baita Flores ahizpak ere. Emanaldiaren ondoren, lana posible egin duten guztiei eskerrak eman zien Axioren Lagunak taldeak.

DVD salgai
Axiori buruzko dokumentala bost eurotan dago salgai.