Utzitako txakurra jasoa

Guaixe 2016ko ekainaren 23a

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo utzitako txakur bat jaso zuen Ziordiko gasolindegian. Iturri berak gogorarazi duenez, txakurrak hala uztea delitua da. Nagusia bilatzeko lanean ari dira.