Memoriadun txupinazoa

Guaixe 2016ko ira. 7a, 09:31

Herriko patroiaren, Andre Mariren Jasokundearen, bezperan hasiko dituzte ziordiarrek festak. Herri bazkariak girotuta iritsiko dira arratsaldeko txupinazora. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko ariketa izanen da festei hasiera ematen dien suziria. Izan ere, “36ko altxamendu faxistaren arrazoi ezaren biktima” izan ziren 13 ziordiarren senideek piztuko dute etxajua.

Patxi Bengoetxea alkateak adierazi duenez, ekitaldiak “inoiz ez gehiago ahaztuak ez izateko eta inoiz ez gehiago horrelako basakeria garaiak bizi ez izateko” balio dezala nahi luke. Eta gaineratu du: “oroitzapen honek balio dezala herri txiki handi honetan bizi garen pertsona guztien arteko lotura lortzeko”. Alkateak aurreratu duenez, lastailean memoriaren hilabetea izanen da Ziordian.

23.155 euro
Aurrekontu hori dute festek.

Egitaraua
Irailak 7, asteazkena
15:00etan Herri bazkaria.
18:00etan Dantzaldia herriko gazteek prestatuko koreografiekin.
19:00etan Txupinazoa Gerra Zibileko desagertu eta fusilatuen senideek botatakoa.
20:00etan Herri kirolak, bigarren edizioa, Zangitu fanfarreak alaituta.
22:00etan Herri afaria.
23:00etan Txof zirkuaren emanaldia, argi ikuskizuna eta piroteknia.
23:30etik 2:00era Dantzaldia Txumari dj-rekin.

Irailak 8, osteguna. Jubilatuen eguna
9:00etatik 10:00etara Aurora.
11:00etan Hamaiketakoa enparantzan.
13:00etan Meza.
13:30ean Luisiana bikotea, mariatxiak.
14:30ean Jubilatuen bazkaria Iñaki akordeoilariak alaitua.
17:30etik 19:00etara Pilota partiduak Sakanako eskolaren eskutik.
18:30etik 19:30era Loretxua Zirkuaren Lapurretak emanaldia, haurrendako antzerkia.
19:30ean Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Ardo eta Eginoko Artzaia gazta dastaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Txumari dj-rekin.
22:00etan Zezensuzkoa
00:00etatik 2:30era Dantzaldia Txumari dj-rekin.

Irailak 9, ostirala. Haurren eguna
11:00etan Hamaiketakoa enparantzan.
11:30etik 13:30era Haurrendako jolasak. Zaki-jolasak eta betiko herri jolasak, enparantzan.
14:30ean Haurren bazkaria, elkartean.
17:00etatik 19:00etara Haurrendako jolasak. Puzgarriak, eko-ziclo zirkuitu erraldoia eta Ludibois jolasak.
19:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
19:00etatik 20:00etara Patata tortilla txapelketa herrikoia. Epaimahaia herriko sukaldariak izango dira.
20:00etan Ardo eta Eginoko Artzaia gazta dastaketa.
20:00etatik 22:00etara Atarrabiako Batukada.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 4:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

Irailak 10, larunbata
11:00etan Hamaiketakoa enparantzan.
11:00etan Gurdi bideari harrera enparantzan.
13:00etatik 14:00etara Dantzari txikiak. Euskal dantzak enparantzan.
13:30etik14:30era Vermut herrikoia.
14:30ean Emakumeen bazkaria, elkartean.
17:00etatik 18:30era Txirrindularitza proba, Burunda txirrindularitzaren eskutik.
19:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Ardo eta Eginoko Artzaia gazta dastaketa.
20:00etatik 22:00etara Haize Berriak banda Arrasateko txistulariekin, enparantzan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 2:30era Rock Kalean.
1:30etik 5:00etara Dantzaldia Trikiteens taldearekin.

Irailak 11, domeka
10:30etik 11:30era Sakanako trikitilariak.
11:00etan Hamaiketakoa enparantzan.
13:00etatik 14:00etara Erkudengo Ama abesbatzaren kontzertua.
13:00etatik 14:00etara Apar festa.
13:30etik14:30era Vermut herrikoia.
17:00etatik 18:30era Bigantxak, txipudian.
19:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
19:00etatik 20:30era Futbol 8 hiruko txapelketa, txipudian. Ziordia, Sutegi eta Altsasu kirol elkartea.
20:30ean Ardo eta Eginoko Artzaia gazta dastaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Txiki Band taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa
22:00etan Presoen aldeko afaria.
23:30etik 1:00era Dantzaldia Txiki Band taldearekin eta Hau pena nik!