Memoria historikoaren hilabetea hastera doa

Guaixe 2016ko ira. 30a, 09:08
Txupinazoaren aurretik 36ko estatu kolpearen ondoren hildakoen senideei aurreskua dantzatu zieten.

Ziordiko Udalak festen egitarauan aurreratu zuen lastaila memoria historikoari eskainia izanen zela. Herriko memoria historikoa berreskuratzeko ariketa izan zen festen hasierako etxajua. 13 etxajuak, zehatz esanda; 1936ko estatu kolpearen ondoren hildako  ziordiar bakoitzeko bana piztu baitzuten haien senideek.

Patxi Bengoetxea alkateak festen hasieran esan zuen ekitaldiak “balio dezala zauriak ixteko, baldin badaude, eta ahaztu ez gaitezen.” Festen egitarauan gaineratu zuen: “oroitzapen honek balio dezala herri txiki handi honetan bizi garen pertsona guztien arteko lotura lortzeko”.


Egitaraua
Lastailak 1, larunbata
10:30ean Mural margotzea Maider Urretabizkaia artistarekin, frontoian.

Lastailak 6, osteguna
18:30ean Toti Martinez de Lezearekin Y todos callaron liburuaz tertulia, liburutegian.

Lastailak 7, ostirala
20:00etan Pako Etxeberriaren hitzaldia, Urbasako eta Otsoportilloko exhumazioez, bideo-gelan.

Lastailak 8, larunbata
Sartagudara txangoa. Memoriaren parkean bisita gidatua eta bazkaria.*

Lastailak 21, ostirala
Jose Mari Esparzaren hitzaldia, bideo-gelan.

Lastailak 30, domeka
Pleno berezia eta hildakoei eta errepresaliatuei aitortza ekitaldia

*Helduek 15 euro, haurrek 10. Izen ematea udaletxeko idazkaritzan eta tabernetan.