Beldur gaua, bueltan

Guaixe 2016ko urr. 31a, 08:27

Gaur, 18:00etan, elizako arkupetatik abiatuta.

Garai bateko ohitura berreskuratu zuten ziordiarrek joan den urtean. Izan ere, aspaldian Domine Santu egunaren bezperan arbiak edo erremolatxak hartu, hustu, zuloak egin eta barruan kandela sartuta herrian barna ibiltzen ziren. Joan den urteko esperientzia positiboaren ondoren aurten errepikatu eginen da. Elizako arkupetan jarri dute hitzordua. Haur eta helduek erremolatxak hustuko dituzte lehenik. Kandela bana barruan sartu eta mozorroak soinean, herrian barna abiatuko dira. Etxez etxeko puska biltzea eginen dute. Kasu honetan, goxokiak.