Santa Luzian, kalera

Guaixe 2016ko abe. 14a, 08:10

Halaxe atera ziren atzo hainbat ziordiar, Santa Luzia eguna ospatzera. Joan den mendeko 70eko hamarkada erdialdetik ermitarik ez badago ere, ziordiarrek ez dute ospakizuna galdu. Bi hamarkada inguru izanen da berreskuratu zela. Garai batean etxez etxekoan garaiko produktuak eskaintzen baziren, ohitura moldatuta berritu zuten. Atzo 18:30etik aurrera, esaterako, elkartean txokolatea dastatzeko aukera izan zen, gerora gaztetxe parera eraman zena. Han bertan taloak jateko aukera izan zuten ziordiarrek. Gainera, Urbasa tabernan odolkiak eta Etxalekun gaztaina erreak dastatzeko aukera izan zen. Guztia udalak ordainduta.

Aurreko urteetan jubilatu elkarteak prestatuta adinduak bazkaltzera biltzen ziren. Elkartea desegin egin da eta aurten ez da halakorik izan. Udaletik adierazi digutenez adineko ziordiarrekin hizketan ari dira, dituzten premiak jakin eta haiei nola erantzun zehazteko.