Araztegia egin aurreko tramite batek badu data

Guaixe 2017ko ots. 2a, 12:33

Ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko aktak 22an sinatuko dira.

Ziordian hobi septikoa kendu eta hondakin uren arazketa egiteko lanak onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Horiek egiteko ondasunak eta eskubideak okupatu behar dira. Horregatik haien titularrei eta Ziordiko alkate-udalburuari otsailaren 22rako udaletxera joateko hots egin diete. Egun horretan ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin nahi dituzte, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.