Martxoaren 8a zela eta, adin guztietako 30 bat emakume elkartu ziren Errekakartea elkartean atzo arratsaldean. Elkartu ziren guztiek txokolate-jan ederraz gozatu zuten. Hura despedituta Mujeres en la retaguardia dokumentala ikusi zuten. Gerra egoeratan dauden lurraldeetan atzeguardian dauden emakumeen lekukotzekin osatutako dokumentala da.