Hasi da I. Ziordiko Futbol 5 Txapelketa

Guaixe 2017ko mai. 4a, 09:42

Hurrengo jardunaldia maiatzaren 13tik 14ra jokatuko da

Asteburuan hasi zen Ziordiko Udalak hainbat babesleren laguntzarekin antolatutako Ziordiko Futbol 5 Txapelketa. Txapelketa honetan 8 talde ariko dira guztira: Aralar Mendi, Auzomotojorik Ez, Dia Ibaia, Futsal Sakana, Ingenierías Iradi, Leones del Atlas, Los Suaves eta Ziordia.

Lehen jardunaldian 4 partida jokatzea aurreikusten zen baina, azkenean bi jokatu ziren, instalazioetan, Ziordiko txipudi ondoko futbol zelaian, hainbat lan bukatzen ari zirelako. Atzeratutak partida horiek maiatzaren 20an edo 21ean jokatuko dira.

Asteburu honetan atsedenaldia dago, benjamin mailako Sakanako Futbol Topaketak Ziordian jokatuko direlako. Hurrengo jardunaldia maiatzaren 13tik 14ra bitarteko asteburuan jokatuko da.


I. Ziordiko Futbol 5 Txapelketa. 1. jardunaldiko emaitzak
Futsal Sakana 5 / Leones del Atlas 5
Los Suaves  2/ Ziordia 9
Ingenierías Iradi / Auzomotojorik Ez (atzeratuta)
Aralar Mendi / Dia Ibaia (atzeratuta)

2. jardunaldia (maiatzak 13-14)
Ziordia – Leones del Atlas
Futsal Sakana – Aralar Mendi