IV. Ziordiko lasterketa solidariorako izena ematea zabalik

Maiatzaren 20an jokatuko da, 17:00etatik aurrera

Ziordiko Running taldea lanean buru-belarri dabil maiatzaren 20rako antolatu duen IV. Ziordiko lasterketa solidariorako dena prest izateko. Izena ematearen truke elikagaiak jasoko dituzte, Paris 365 jantoki sozialerako bideratzeko. Horretaz gain, Dravet fundaziorako boligrafoak eta errotulagailuak jasoko dituzte

Elikagai bilketa
Lasterketan aurretik izena emateko epea zabalik dago Dantzaleku Sakana taldeko web orrian. Ziordiko proban parte hartzeko kategoria txikiko neska-mutilek gutxienez 2 kilo elikagai eraman beharko dituzte eta helduek gutxienik 3 elikagai kilo. Paris 365tik adierazi dietenez, bereziki kontserbak, olioa eta gosarirako jakiak dira behar dituztenak, mermeladak, zerealak, Cola Cao, galletak eta halakoak.

Izena ematea
www.dantzalekusakana.com, aurretik (maiatzaren 19ra arte). Bestela, egunean bertan, Ziordian.