Jorge Alonso eta Izaskun Beunza garaile Ziordian

Guaixe 2017ko mai. 23a, 09:58

117 korrikalarik osatu zuten proba nagusia. Lasterketa solidarioa, Paris 365 jantoki sozialerako elikagaiak jaso ziren, 1.400 kilo inguru, eta Dravet Sindromea Fundazioari 471 euro eman zizkioten



Sakandarrak IV. Ziordiko herri lasterketan
Gizonezkoak
1.Jorge Alonso (Burgos): 24:36
3.Antton Zelaia (Urd): 25:44
4.Felix Benjumea (Alts): 25:52
5.Aritz Pellejero (Lak): 26:14
6.Gorka Garcia de Eulate (Alts): 26:19
7.Patxi Cano (Alts): 26:32
8.Jose Javier Maiza (Etx): 26:38
10.Alfredo Larraburu (Irur): 28:37
14.Martin Somocurcio (Alts): 29:32
15.Ekain Alegre (Alts): 29:49
16.Xabier Martinez (Alts): 29:49
18.Xabier Aierdi (Alts): 30:05
24.Aritz Estebez (Alts): 30:55
27.Borja Gonzalez (Alts): 31:05
30.Aitor Salinas (Etx): 31:30
31.Asier Gartziandia (Lak): 31:36
33.Fernando Montero (Alts): 31:45
34.Ruben Cantero (Alts): 31:50
35.Mikel Lopez (Alts): 31:50
38.Urko Rekalde (Lak): 31:50
40.Mikel Erro (Ihabar): 33:03
44.Ismael L.de Goikoetxea (Alts): 33:17
45.Ruben Izko (Zior): 33:23
46.Victor Salguero (Alts): 33:23
47.Jose Ignazio Otsoa (Zior): 33:23
48.Iurgi Flores (Zior): 33:23
 49.Jorge Cambero (Alts): 33:23
51.Emilio Carabias (Alts): 33:27
56.Javier Camuel (Olaz): 34:04
57.Esteban San Roman (Arb): 34:10
59.Fernando Marijuan (Alts): 34:31
63.Alfredo Berasategi (Alts): 35:03
67.Pedro Jose Barriga (Alts): 35:22
68.Patxi Garcia (Alts): 35:22
69.Felix San Roman (Alts): 35:55
75.David Trevejo (Olaz): 36:48
79.Santi Agirre (Iturm): 37:28
84.Xabier Bengoetxea (Zior): 38:11
85.Ruben Nevado (Alts): 38:25
88.Jesus Lizarraga (Arb): 39:13
90.Endika Saez (Zior): 39:17
91.Lander Mendia (Zior): 39:17
92.Alfonso Mateu (Alts): 39:17
95.Willy Torres (Olaz): 40:13
103.Oscar Zamarron (Alts): 41:24
109.Araitz San Roman (Zior): 42:15
112.Pedro Gomez (Alts): 43:37
113.Garikotz Garcia (Zior): 44:48
116.Aimar Garcia (Zior): 49:50

Emakumeak
39.Amaia Etxeberria (Irur): 33:03
11.Izaskun Beunza (Olaz): 28:43
60.Maite Zabaleta (Etx): 34:53
77.Vanesa Galbete (Olaz): 37:20)
80.Jone Pelaez (Alts): 37:28
81.Andrea Claver (Alts): 38:00
93.Ainhoa Markinez (Olaz): 40:09
104.Laura Candelas (Alts): 41:24
110.Txaro Ondarra (Bak): 42:44
114.Ana Agirre (Zior): 44:48

Larunbat arratsaldean, eta eguzkia lagun, Ziordiko Running taldeak makina bat babesleren laguntzarekin antolatutako IV. Ziordiko krosa jokatu zen. Primerako giroan, lehenik eta behin kategoria txikikoen lasterketak jokatu ziren. Ondoren, 18:00ak inguruan abiatu zen proba nagusia. Ziordiko herri gunean prestatutako zirkuitu gora beheratsuari 3 buelta eman behar izan zizkioten helduek, guztira 6,8 km osatzeko.  
Azkarrena Burgosko Jorge Alonso izan zen (24:36), Alfaroko Boujmaa Ouniniri ia minutu bat aterata (25:34). Antton Zelaia urdiaindarra izan zen hirugarrena (25:44). Emakumezkoetan, aldiz, Izaskun Beunza sartu zen lehena (28:43), Begoña Armentia (31:14) eta Diana Vecillas (31:36) gasteiztarren aurretik. Bukaeran, Ziordiko elkartean sari ematea egin zen eta auzate ederra egon zen korrikalari guztiendako.

Ziordiko lasterketak Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustu zuen. Hurrengo proba baliagarria ekainaren 10ean Iturmendin jokatuko den Aitzkozar Krosa izango da.

Lasterketa solidarioa
Ziordiko lasterketa solidarioa da. Izena eman eta parte hartzeagatik korrikalariek elikagaiak eraman behar zituzten, haurrek 2 kilo eta helduek, aldiz, 3 kilo. 1.400 kilo inguru jaso zituzten eta gaur bertan kargatu dute elikagaia, Paris 365 jantoki sozialera eramateko. “Oso kontentu gaude, gaur bertan eraman dituzte elikagaiak. 1.400 kilo bildu ditugu, iazko kopuruaren antzera” azaldu digu Ziordiko Running taldeko Jose Ramon Ramirezek. Bestalde, Ziordiko lasterketak Dravet Sindromea Fundazioarekin kolaboratzen du. Fundazio honen alde boligrafo eta errotulagailu erabiliak biltzen dituzte eta pack solidarioak saltzen dituzte. Guztira, fundazioaren alde 471 euro bildu dituzte eta lasterketa bukatzerakoan fundazioko arduradunei balio hori duen txekea eman zieten Ziordiko arduradunek.