I.Ziordiko Futbol Txapelketa

Guaixe 2017ko maiatzaren 25a

Igandean, hurrengo jardunaldia

Aurreko asteburuan I. Ziordiko Futbol Txapelketako 1. jardunaldiko atzeratutako partida bat jokatu zen Ziordiko Txipudiko futbol zelaian eta asteburu honetan hurrengo jardunaldia jokatuko da. Aipatzekoa da orain arte 8 talde zebiltzala lehian, baina Leones del Atlasek txapelketa utziko du.

Egun, Sailkapenean Ziordia da liderra, Ingenieria Iradi bigarrena, Futsal Sakana hirugarrena eta Aralar Mendi laugarrena, guztiak 3 punturekin. Auzomotojorik bosgarrena da eta Los Suaves seigarrena, biak puntu banarekin, eta azkena Dia Ibaia da, punturik gabe.

1.jardunaldiko atzeratutako partidak
Aralar Mendi 6 – Dia Ibaia 3
Ingenierias Iradi – Auzomotojorik (jokatu gabe)

Ziordiko Txapelketa. Igandeko partidak:
16:00etan: Auzomotojorik – Dia Ibaia
17:00etan: Aralar Mendi – Ziordia
18:00etan: Futsal Sakana – Ingenierias Iradi
Atsedena: Los Suaves