Gorka Izagirreri ongi etorria Ziordian

Guaixe 2017ko mai. 29a, 12:38
Gorka Izagirre, Giroko etapa irabazi zuenean.

Girotik bueltan, gaur, astelehenean, 19:30ean herritarren ongi etorria jasoko du Movistar Team taldeko txirrindulariak

Despeditu da Italiako Giroa. 21 etapako lasterketa ikusgarria izan da, Sunweb taldeko Tom Dumoulinek irabazitakoa (90:34:54), Movistarreko Nairo Quintanari 31 segundo eta Bahrain taldeko Vincenzo Nibaliri 40 segundo aterata. Nairo Quintanari laguntza ematen sekulako lana egin du Gorka Izagirrek. Ormaiztegiko txirrindularia Ziordian bizi da aspaldi, eta Giroko 8. etapa irabazi zuen, maiatzaren 13an jokatutakoa, Peschiciko helmugara bakarrik iritsi eta gero, Gaur, 19:30ean, merezitako ongi-etorria egingo diote Ziordian.