Adin guztietako ziordiarrek, zaletasun eta ogibide desberdinak dituztenak. Guztiak elkartu ditu Gure Esku Dagok bideo batean. Galdeketaren berri basotik herrira jaitsi eta ziordiarren artean eskuz esku galdeketaren lekukoa pasatzen diote elkarri. Irudien bidez deia egin diete ziordiarrei hilaren 18an eginen den herri galdeketan parte hartzen animatzera.
Galdeketa egunean herrian egonen ez dena, baina bozkatu nahi duenak aldez aurretik botoa emateko aukera izanen du. Horretarako, Gure Esku Dagok hautestontzia jarriko du gaur, 18:00etatik 20:00etara.