Aspaldi ziordiarrek San Juan bezperan itur bedeinkatura joaten ez zirela. Garai batean Olatzagutia eta Ziordiko Udalek urtetik urtera auzate baten antolaketan txandakatu egiten ziren. Ohitura galdu zen eta udalak aurten Altzania magalean dagoen iturrira joateko ideia berreskuratu du. Hala, 18:00etan, itur bedeinkatuan auzatea eskainiko du udalak hara hurbiltzen diren guztiendako.
Herrira bueltan, txipudian, bigarren urtez jarraian ziordiarren arteko herri kirol txapelketa jokatuko da. Lau talde izanen dira neurtuko direnak. Talde bakoitzak herriko dermio baten izena hartuko du. Aurtengoak joan den urtekoaren desberdinak izanen dira. Neurketaren ondoren, txipudian bertan herri afaria izanen da, 21:30ean. Eta ordu bat geroago sua piztuko dute.