Ziordian, Futbol Txapelketako 7. jardunaldia jokoan

Igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera

I. Ziordiko Futbol Txapelketak aurrera darrai. 6. jardunaldia jokatu eta gero –oraindik atzeratutako partidaren bat geratzen da jokatzeko–, Ingeniería Iradi liderra da (13 puntu), Ziordia bigarrena (9 puntu), Auzomotojorik hirugarrena (7 puntu), Dia Ibaia laugarrena (6 puntu) Futsal Sakana Irurtzun bosgarrena (5 puntu), Los Suaves seigarrena (5 puntu) eta Aralar Mendi zazpigarrena (3 puntu). Asteburuan hasierako faseko 7. eta azken jardunaldia jokatuko da.  

Ziordiko Futbol 5 Txapelketa
7.jardunaldia, igandean:
19:00etan: Ziordia – Futsal Sakana
20:00etan: Aralar Mendi – Auzomotojorik
Los Suaves – Ingeniería Iradi (asteazkenean jokatuta)

6. jardunaldiko emaitzak
Los Suaves 7 – Futsal Sakana 7
Dia Ibaia 4 – Ziordia 10
Aralar Mendi 4 – Iradi 5