Ziordiko Futbol Txapelketa: final laurdenak garilaren 15ean jokatuko dira

Guaixe 2017ko uzt. 5a, 08:39

Asteazkenean ligaxkako atzeratutako azken partida jokatuko da

1.Ziordiko Futbol Txapelketan asteburuan hasierako faseko 7. eta azken jardunaldia jokatu zen. Oraindik ligaxkatik atzeratutako partida bat jokatzea falta da, Los Suavesek eta Aralar Mendik Uharte Arakilgo festetan jokatzekoa zutena. Asteazkenean jokatuko da. Emaitza horren faltan, sailkapen orokorrean Ingeniería Iradi da lehena (16 puntu), Auzomotojorik bigarrena (10 puntu), Ziordia hirugarrena (9 puntu), Futsal Sakana laugarrena (8 puntu), Dia Ibaia bosgarrena (6 puntu), Los Suaves seigarrena (5 puntu) eta Aralar Mendi zazpigarrena (3 puntu).

Garilaren 15ean Ziordiko Futbol Txapelketaren final laurdenak jokatuko dira.


Ziordiko Futbol 5 Txapelketa
Atzeratutako partida
Asteazkenean: Los Suaves – Aralar Mendi

7. jardunaldiko emaitzak
Ziordia 3 – Futsal Sakana 5
Aralar Mendi 8 – Auzomotojorik 14
Los Suaves 8 – Ingeniería Iradi 13