Ziordiko mojek alde egin ondoren, komentuaren kudeaketaz arduratu zen kolektibo bat, Amarauna. Han “eraldaketa soziala bilatzen, errespetua eta elkarlaguntza ardatz, espazio eta proiektu aunitz garatzeko aukera” dutela diote. Besteak beste, zerrendatu dituzte baratza, psikomotrizitate gela, sukaldea, liburutegi soziala, kolektiboen erabilerarako guneak… Proiektua aurrera eramateko partaide bila dabiltza Amaraunako kideak. Horregatik, “gure printzipioekin bat egiten baduzu eta zure proiektuak, ametsak garatzeko toki bila bazabiltza” gaurko bilera irekira gonbidatu zaituzte.