3X3 Ziordia Saskibaloi Torneoa antolatu dute

Guaixe 2017ko uzt. 6a, 09:30

Garilaren 30ean jokatuko da eta izena ematea zabalik dago garilaren 22ra arte

Ziordiko Udalak, kirol batzordearen laguntzarekin, 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoa antolatu du garilaren 30erako. Bi mailatan jokatuko da: batetik, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neska-mutilen maila, eta, bestetik, 2007an, 2008an eta 2009an jaiotakoena.

Izena ematea zabalik dago, garilaren 22ra arte, dohainik (620 064 534, Jose Ramon). Bakarka edo taldeka eman daiteke izena. Izena bakarka ematen dutenen artean gero taldeak osatuko dira. Kontuan hartu behar da taldeek gutxienez 3 jokalari eta gehienez 4 izango dituztela. Halaber, talde mixtoak, gizonezkoenak edo emakumezkoak izan daitezke.

Arauak
Torneoan hasieran ligaxka eta ondoren kanporaketak jokatuko dira. Partidak 15 puntura jokatuko dira. Saskiratze arruntak eta tiro libreek puntu bat puntuatuko dute, eta saskiratze hirukoitzak, aldiz, bi puntu. Berdinduz gero, jokalariek hiru tiro libre izango dituzte eta horrela erabakiko da zein taldek eginen duen aurrera. 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoarekin batera, jaurtiketa txapelketa antolatuko da eta nahi dutenek bertan izena eman dezakete.