Ziordiko Futbol Txapelketa finalerdietan sartu da

Guaixe 2017ko uzt. 20a, 14:55

Igandean, 19:00etatik aurrera, Ziordiko txipudian

1.Ziordiko Futbol Txapelketa azken txanpan dago. Aurreko asteburuan final laurdenak jokatu ziren. Los Suaves taldeari 1 eta 7 irabazi zion Futsal Sakanak; horrela, lehen fasean sailkapenean lehena sailkatu zen Ingenieria Iradiren kontra ariko da Futsal Sakana finalerdietan. Bestalde, Ziordiak 5 eta 4 irabazi zion Dia Ibaia taldeari eta Auzomotojorik taldeak 9 eta 5 hartu zuen menpean Aralar Mendi. Horrela, Ziordia eta Auzomotojorik taldeak sailkatu ziren beste finalerdietarako. Finalerdiak igandean jokatuko dira, 19:00etatik aurrera, Ziordiko txipudian. Hurrengo asteburuan, garilaren 29an, txapelketako final handia jokatuko da.

Final laurdenen emaitzak
Los Suaves 1 – Futsal Sakana 7
Ziordia 5 – Dia Ibaia 4
Auzotomojorik 9 – Aralar Mendi 5

I. Ziordiko Futbol Txapelketako finalerdiak:
Igandean, Txipudian
19:00etan: Ingenieria Iradi – Futsal Sakana
20:00etan: Ziordia – Auzomotojorik