Ziordiko Udalak, Kirol Batzordearen laguntzarekin, 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoa antolatu du iganderako, garilaren 30erako. Bi mailatan jokatuko da Torneoa: batetik, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neska-mutilen mailan, eta, bestetik, 2007an, 2008an eta 2009an jaiotakoenean.
21 saskibaloi jokalarik eman dute izena eta 7 taldetan banatuta parte hartuko dute. 4 talde 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako neska-mutilen mailan lehiatuko dira, eta 3 talde 2007an, 2008an eta 2009an jaiotakoen mailan. Honakoak dira taldeak: 1 taldea, gorria (Imanol, Asier eta Javier), 2 taldea, beltza (Iñigo, Joy eta Alejandro), 1 taldea, urdina (Egoitz, Naroa eta Endika), 2 taldea, berdea (Lander, Igor, Xabier), 3 taldea, beltza (Ariane, Izaro eta Nahia), 3 taldea, urdina (Aimar, Carla, Iratxe eta Araitz) eta 4 taldea, berdea (Joseba, Atikil eta Yoel).
3x3 torneoa eta jaurtiketa libreen txapelketa
Torneoan hasieran ligaxka eta ondoren kanporaketak jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Partidak 15 puntura jokatuko dira. Saskiratze arruntek eta tiro libreek puntu bat puntuatuko dute, eta saskiratze hirukoitzek, aldiz, bi puntu. Berdinduz gero, jokalariek hiru tiro libre izango dituzte eta horrela erabakiko da zein taldek eginen duen aurrera. 12:00etan jaurtiketa libreen txapelketa jokatuko dute izena eman dutenek. Ondoren, 12:40ean, 3. eta 4. postua erabakitzeko finala jokatuko da eta 13:00etan, 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoko final handia. Bukaeran, auzate ederra prestatuko dute bildutako guztiendako.