Guztira 21 neska mutikok parte hartu zuten Ziordiko Udalak Kirol Batzordearen laguntzarekin antolatutako 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoan, 7 taldetan banatuta. Garilaren 30ean jokatu zen txapelketa, eguzkia nagusi zela eta izugarrizko beroarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera jokatu ziren partidak, bi mailatan: txikien mailan (2007an, 2008an eta 2009an jaiotakoak) eta handien mailan (2004an, 2005ean eta 2006an jaiotakoak). Hasieran ligaxka jokatu zen eta ondoren kanporaketak.
Eguerdian tiro libreen txapelketa jokatu zen. Txikietan Ariane gailendu zen eta handietan Joe. 3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoari dagokionez, txikien mailan Imanol Ramirezek, Asier Diazek eta Javier Esterasek osatutako taldea izan zen txapelduna eta handien mailan, aldiz, Atikil Arretxek, Joe Carrillok eta Joseba Solisek osatutakoa.
Bukaeran, parte hartzaile guztiendako auzate ederra prestatu zuten ziordiarrek.
3x3 Ziordia Saskibaloi Torneoa
Txikiak:
Txapelduna: 1 Taldea (Imanol, Asier eta Javier)
Bigarrean: 2 Taldea (Joy, Iñigo eta Alejandro)
Hirugarrena: 3 Taldea (Izaro, Nahia eta Ariane)
Txapelduna: 4 Taldea (Joseba, Atikil eta Yoel)
Bigarrena: 1 Taldea (Endika, Egoitz eta Naroa)
Hirugarrena: 3 Taldea (Aimar, Carla, Araitz eta Iratxe)
Laugarrena: 2 Taldea (Lander, Igor eta Xabier)