Uztailaren 30ean I. Ziordiko Futbol Txapelketako finalak jokatu ziren, Ziordiko txipudian. Eguraldia lagun, giro polita eta ikusle ugari bildu ziren finalaz gozatzera. Ziordikoa Dravet fundazioarekin elkartasunezko txapelketa zenez, Drevet sindromea duen gaztetxo batek, Anderrek, egin zuen finaleko ohorezko sakea. Aipatzekoa da Dravet Fundazioko Euskadiko ordezkariak Ziordiko txapelketan bildutako 485 euroak –335 euro, taldeek izena ematean jarritakoari Ziordiko Udalak gehitutako 150 euroak– jaso zituela.
Ingenieria Iradi izan da I. Ziordiko Futbol Txapelketako txapelduna, merezimendu osoz, Ziordia taldeari final ikusgarrian 7 eta 3 irabazi eta gero. Ikusgarri jokatu zuten bi taldeek, baina Iradikoek gailentzea lortu zuten.
Bestalde, 3. eta 4. postua zehazteko partida Etxarri Aranazko Auzomotojorik taldekoek –festak ziren Etxarrin, eta, hala ere, jokatu zuten– eta Irurtzungo Futsal Sakanakoek jokatu zuten. Oso partida paretsua izan zen eta hiruna berdindu eta gero, penaltietan 3 eta 2 gailendu ziren etxarriarrak. Hortaz, Auzomotojorik izan zen hirugarrena eta Futsal Sakana laugarrena.