Luisitok piztuko du etxajua

Guaixe 2017ko ira. 6a, 08:19

Ziordiko festak gaur hasi eta domekara izanen dira. Ohi denez, festa batzordeak antolatu du egitaraua, adin guztietako ziordiarrak gogoan. Horregatik, bost egunetan antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Festari hasiera emateko Luis Gonzalezek, Luisitok, piztuko du etxajua. Trafiko istripu larri baten ondoren egiten ari den errehabilitazio lanari aitortza egin nahi dio udalak. Patxi Bengoetxea alkateak azaldu duenez, “bai berari bai bere familia osoari indarra eman nahi diogu aurrera jarrai dezaten egoera hobetzeko egiten ari diren borrokan”.  

Egitaraua
Asteazkena 6
15:00 Herri bazkaria (gaztetxeak antolatuta).
19:00 Txupinazoa (trikitilari eta buru handiekin girotuta).
19:00 Dantzaldia (herriko gazteek prestatutako koreografiekin).
19:00 Auzatea.
20:00 Trikipoteoa (herriko trikitilariekin).
21:30 Herri-afaria, Karlos Aranedak girotua.
23:00 Txof zirkoa (argi ikuskizuna eta piroteknia).
00:00-02:00 Txumari dj.

Osteguna 7. Haurren eguna
11:30-13:30 Haurrendako jolas-parkea, Jokulandia (jolasen trena, puzgarriak, triziklo zirkuitua, garbitzaile mekanikoa).
14:30 Haurren bazkaria (elkartean).
17:00-19:00 Haurrendako  jolas-parkea, Jokulandia.
18:00 Haurren eta motorren lasterketa (motorrak 3 urtetik beherakoendako, haur bakoitzak bere motorra eraman beharko du).
19:00 Txof zirkua (ikuskizuna).
20:00 Japoniar bonbak.
20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00-22:00 Txumari dj.
22:00 Zezensuzkoa
00:00-02:30 Txumari dj.

Ostirala 8. Jubilatuen eguna
09:00 Aurora
13:00 Meza
13:30 Luisyana duoa (mexikar festa).
14:30 Jubilatuen bazkaria (Txumari dj-ak alaitua)
17:30-19:30 Pilota partidak (Sakanako eskolaren eskutik).
19:00 Hodei magoa.
20:00 Japoniar bonbak.
20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00-22:00 Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.
22:00 Zezensuzkoa
00:00-03:00 Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.

Larunbata 9
11:00 Saskibaloi partida (CBASK Altsasuko beteranoak - Aguraingo beteranoak).
13:00 Dantzari txikiak (euskal dantzak).
17:00-18:30 Txirrindularitza proba (Burunda Ttk antolatuta).
19:00 A cal y canto kale antzerkia (Trapu Zaharra).
20:00 Japoniar bonbak.
20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00-22:00 Dantzaldia Drindots taldearekin.
22:00 Zezensuzkoa
00:00-04:00 Dantzaldia Drindots taldearekin.

Domeka 10. Animatu eta baserritarrez jantzi!
11:30-14:00 Haurrendako jolas-parkea, Jokulandia (puzgarriak, triziklo zirkuituoa).
12:00 Apar festa.
13:00-14:30 Puro Relajo (musika emanaldia).
17:00-18:00 Bordetxe abereak (txipudian).
18:30 Futbol txapelketa (Ziordia, Sutegi, Uharte Arakil eta Altsasu).
20:00 Japoniar bonbak.
20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00-22:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00 Zezensuzkoa
22:00 Presoen aldeko afaria.
00:00-02:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
02:00 Hau pena nik!

 

Ziordiko Gazte Asanbladaren egitaraua
Asteazkena 6
13:00 Gazte poteoa.
15:00 Gazte bazkaria. Ondoren bingoa.
19:00 Denok txupinazora!
19:05 Altsasukoak aske! argazkia.
04:00 Enzierriko 2.0

Osteguna 7
19:00 Zizka-mizka gaztetxean.
03:15 Enzierriko 2.0
04:00 Sorpresa.

Ostirala 8
18:30 Zizka-mizka gaztetxean.
19:00 Turrutxiki txaranga herrian barna.

Larunbata 9
20:00 Tokan 2 La Polla bikoaren kontzertua.
01:00 Tatarika Tun! batukada.

Domeka 10. Krisi eguna
Egun guztian edariak merkeago.
22:00 Presoen aldeko afaria.
04:00 Enzierriko 2.0
05:30 Festetan eroritakoei omenaldia.