I. Ziordiko Haur Lasterketan 90 neska-mutikok hartu zuten parte

Guaixe 2017ko irailaren 11

Ostegunean jokatu zen, Ziordiko festetan

Ziordiko festen barruan I. Ziordiko Haur Lasterketa antolatu zuen Ziordiko Running Taldeak eta Ziordiko festen batzordeak. Guztira 90 neska-mutikok hartu zuten parte, primerako giroan. Antolatzaileek babesleek emandako laguntza eskertu zuten.