Sakana Patin, garaile Tolosan

Guaixe 2017ko abe. 13a, 11:45

III. Indoor Irristaketa probako erreleboetan Sakana izan zen garailea. Bakarka, Anne Lapuente txapelduna izan zen

Abenduaren 3an Tolosan III. Indoor Irristaketa jokatu zen, Irristaka irristaketa klubak antolatuta. Bakarkako eta erreleboetako probak jokatu ziren. Bakarkakoetan, Anne Lapuente ziordiarra lehena sailkatu zen eta Ana Rita Correia altsasuarra hirugarrena. Eta amerikar erako erreleboetan, Sakanako talde izan zen irabazlea. Maitane Igoak, Ana Rita Correiak eta Anne Lapuentek osatu zuten taldea.