Ziordia: Txikienen festa asteartean

Guaixe 2018ko ots. 11a, 13:45

Helduen festa hurrengo asteburuan izango da, otsailaren 17an

Ziordian, asteartean inauteriak ospatuko dituzte herriko txikiek. 17:30ean elkartuko dira mozorrotu txikiak eta herrian barnako kalejira eginen dute. Buelta osatu ondoren Errekakartea elkartean merendua izanen dute, txokolate-jana eta ogitartekoak. Aurreko urteetan bezala, helduen ihote ospakizuna hurrengo asteburura pasako da, otsailaren 17ra. 19:30ean aterako dira kalera mozorrotu guztiak, poteora. Bapo afaldu ondoren, Pantxo Valbuenaren kontzertuarekin dantzan jarriko dira guztiak.