Valbuenarekin ihote festa bihar Ziordian

Guaixe 2018ko ots. 16a, 14:18

Helduen ihote ospakizuna bihar izanen da Ziordian, otsailaren 17an, larunbatean. Arratsaldean koadrilaka mozorrotuko dira ziordiarrak, eta 19:30ak aldera aterako dira kalera, poteora. Bapo afaldu ondoren, Pantxo Valbuenaren kontzertuarekin dantzan jarriko dira guztiak. Valbuenaren aitzakian, mexikarrez mozorrotzera animatuko da bat baino gehiago.