Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Booktubeak egiteko juntadizoa antolatu du. Booktubea egitera, momentuz zortzi gazte daude izena emanda. Gaur haiek liburu bati buruzko kritika edo iruzkina eginen dute, liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa eginen du, ondoren Youtuben zintzilikatzen dena.
Munduan barna arrakasta handia duen fenomenoa ekarri du Sakanara Zerbitzuak. Gaurko juntadizoaz aparte apirilaren 20rako beste bat antolatu du Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Hura ere 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako izanen da. Izena eman nahi duenak intxostiapunta@altsasu.net e-postara idatzi dezake.
Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen du Haur eta Gazteendako Maria Markotegi literatur lehiaketa. Aurten berritasun bat sartu dute antolatzaileek: booktubeen kategoria. Ekimen horiek guztiak gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen ditu ibarreko erakundeak.