Booktubeak Ziordian

Guaixe 2018ko mar. 26a, 15:49

Zazpi gazte booktubeak egiten trebatu ziren Ziordiko liburutegian pasa den ostiralean. Kamera aurrean liburuei buruzko gomendioak eta iritziak nola egin azaldu zien Maddi Orcajok. Berak lagunduta lau bideo egin zituzten. Gero haiek Internet bidez nola zabaldu azaldu zien ere. Mundu mailako joera den jardunaren inguruko ikastaroa Euskara Zerbitzuak antolatu zuen.