Irakurleak liburuen zati

Guaixe 2018ko api. 30a, 09:12

Ziordiko liburutegiak liburuaren egunaren kontura Book face (liburu aurpegia) erakusketa ederra prestatu du. Liburutegian bertan dauden liburuak aukeratu dituzte bere erabiltzaileak eta haien azalekin jolastuz argazkiak egin dituzte. Horrela, irudi bitxiak sortu eta ikusgai jarri dituzte. Liburuetan murgiltzeko beste modu bat eta irakurketak gomendatzeko beste bide bat ikusgai garagarrilera arte.