Ziordiko lasterketako jaki bilketa, martxan

Guaixe 2018ko mai. 3a, 12:38

Maiatzaren 19an jokatuko da Ziordiko herri lasterketa eta jaki bilketa solidarioa eginen da elkartean. Bitartean, Ana Fusteren ileapaindegian egiten ari dira bilketa

Maiatzaren 19an Ziordiko herri lasterketa antolatu du Ziordiko Running taldean. Izena ematearen truke jaki bilketa egiten du antolakuntzak, jasotakoa Elikagai Bankura eramateko. Aurreko urtean, esaterako, ia 1.500 kilo elikagai jaso zituzten. Aurten ere, lasterketaren egunean, maiatzaren 19ko 16:00etatik 18:30ak bitartean jaki bilketa egingo dute Ziordiko elkartean, eta ez soilik korrikalariei, herritar guztiei eta egun horretan Ziordira hurbilduko diren ikusleei ere egin diete jaki bilketan parte hartzeko deia. Gaineratu dutenez, gosarietarako jakiak dira Elikagai Bankuak gehien eskatu dituenak, gailetak, zerealak, mermelada, esnea, kontserbak eta halakoak.

Baina jaki bilketan parte hartu duenak ez du maiatzaren 19ra arte itxaron behar, ordura arte Ana Fusteren ileapaindegian utzi baitaitezke jakiak. Ziordia Runningek ekimenean parte hartzera animatu ditu ziordiarrak.