Egungo sistema politiko eta ekonomikoaren aurrean gauzak beste modu batera egin daitezkeela eta egin behar direla aldarrikatzen du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Garagarrilaren 2rako Iruñean antolatu duten Alternatiben herria ekimenarekin hori bera erakutsi nahi dute: “alternatibak badaudela eta martxan daudela, sistema dela aldatu beharrekoa; pertsonak erdian jarriko dituen gizartea aldarrikatzen dugu”. Hori guztia, “ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko”.
Iruñeko ekimenaren helburua da, batetik, martxan dauden alternatibak ezagutaraztea, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko. Bestetik, mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratuko da, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko. Azkenik, sareak sortu eta aliantzak egin eta indartu nahi dira, gero elkarrekin lanean jarraitzeko.
Iruñeko Alternatiben Herrirako bidean, Ziordiko Amaraunean I. topaketa ekologista eginen da. Mugimendu ekologista antolatzeko balioko dute. Topaketak burujabetzaz aldaketa! leloa dute.
Egitaraua
Larunbata 19
11:00-11:30 Alternatiben Herriaren aurkezpena
11:30-12:00 Parte-hartzaileen aurkezpena
12:00-14:00 Tailer-eztabaida: sortu dezakegu Euskal Herriko mugimendu ekologista bateratua?
4:00-16:00 Bazkaria
16:00-17:30 Hitzaldiak (aukeran)
osasungintza eta ekologia
do desobedientzia
18:30-20:00 Tailer-eztabaida: Nola antolatuko dugu mugimendu ekologista?
Igandea 20
10:30-11:30 Tailer eztabaida: 2018-2019 kurtsorako proposamen zehatzak
11:30-13:00 Hitzaldiak (aukeran)
ekosozialismoaz
do juridiko-teknikoa
13:00-14:00 Adostasunak jaso.