Uztailaren 21ean Ziordiko I. Futbol 5 txapelketa antolatu dute. 12 orduko futbol txapelketa izanen da, goizeko 9:00etan hasiko dena. Txapelketa solidarioa da, Dravet Sindromearen Fundazioaren aldekoa. Izena ematea zabalik dago shop.retodravet.com web gunean. Talde bakoitzak 30 euroko inskripzioa eginen du, eta ateratzen den diru guztia aipatu fundaziora bideratuko da.
Futbol Txapelketa Ziordiko Udaleko kirol Batzordeak antolatu du, hainbat babesleren laguntzarekin. Informazio gehiagorako 620 06 45 34 telefonora hots egin daiteke (Jose Ramon). Antolakuntzatik adierazi dutenez, zozketak izanen dira.
Gehienez 12 taldek aritu ahal izango dute, 4 taldeetako 3 multzotan banatuta. Multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da eta multzo bakoitzeko lehen sailkatuak eta bigarren postuen arteko talde onena finalerdietarako sailkatuko dira. Partida bakoitzak 30 orduko iraupena izango du eta talde bakoitzak, gutxienez, 3 partida jokatuko ditu. Aipatzekoa da ere taldeak atezainaz eta 4 jokalariz osatuta egongo direla, eta partidan barna nahi adina aldaketa egin ahal izango direla. Adinari dagokionez, 14 urtetik gorakoek parte ahal izango dute.