Ziordiko Udaleko kirol batzordeak, hainbat babesleren laguntzarekin, II. Ziordiko 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu du garilaren 29rako. Txapelketa solidarioa izango da, Dravet Sindromearen Fundazioaren aldekoa.
Izenak dioen bezala, hiruko taldeek parte har dezakete, bi kategoriatan. A mailan 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutilak lehiatuko dira eta B kategorian 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak.
Izena ematea dohainik da, baina parte hartu nahi dutenek garilaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, 620 06 45 34 telefonora hots eginez (Jose Ramon). Bukaeran auzatea izango da parte-hartzaile guztiendako.