Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Udako kanpainaren barruan antolatuta, garilaren 30ean, astelehenarekin, Altsasuko igerilekuetan kayakekin ibiltzeko aukera izango da. Aurreko urtean Olaztiko igerilekuek hartu zuten ekimena eta aurten Altsasukoen txanda izango da.
Ekimenean 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahalko dute. Ekimena dohainik da, baina antolaketari begira Mankomunitateak aurretik izena ematea eskatu du, garilaren 25a baino lehen (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus). Izena ematen dutenen arabera Mankomunitateak autobusa antolatuko du.