Animatu gaur Ziordian waterpoloan aritzera!

Guaixe 2018ko uzt. 19a, 11:23

Mank-ek antolatutako waterpolo txapelketa gaur jokatuko da ostegunean, 17:00etan, Ziordiko igerilekuan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak waterpolo txapelketa antolatu du gaur, garilaren 19an, ostegunarekin, Ziordiko igerilekuetan, 17:00etatik aurrera. Aipatu txapelketa, urtero moduan, udako kanpainaren barruan antolatu du Mank-ek, Ziordiko Udalaren, Sakanako kirol elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Kimuek, haurrek eta kadete jubenilek hartu ahal izango dute parte. Ohikoa denez, hainbat herri eta adinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin gozatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua. 

urreko urtean Irurtzungo igerilekuetan antolatu zen jarduera.