Bihar, larunbatean, uztailaren 21ean jokatuko da Ziordiko I. Futbol 5 txapelketa. Txapelketa solidarioa da, Dravet Sindromearen Fundazioaren aldekoa. Ziordiko Udaleko kirol Batzordeak antolatu du, hainbat babesleren laguntzarekin. Sei taldek eman dute izena: Ziordia, Urdiain, Leones Atlas, Rayo Vayacano, Futsal Sakana eta Rochling Araia. Talde bakoitzak 30 euroko inskripzioa ordaindu zuen eta bildutakoa Dravet fundazioarendako izango da. Izena eman duten taldeekin 3 taldez osatutako bi multzo egin dira eta multzo bakoitzeko bi onenak finalerdietarako sailkatuko dira.
Partida bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du, eta taldeak atezainaz eta 4 jokalariz osatuta egongo dira, eta aipatzekoa da partidan barna nahi adina aldaketa egin ahal izango direla. Final handia 17:20 inguruan jokatuko da eta bukaeran 6 talde parte-hartzaileek saria jasoko dute eta Dravet Fundazioaren aldeko zozketa egingo da.
Ziordiko Futbol 5 txapelketa
Ligaxka
9:00 Ziordia – Urdiainen
9:50 Leones Atlas – Rayo Vayacano
10:40 Ziordia – Futsal Sakana
11:30 Leones Atlas – Rochling Araia
12:20 Urdiain – Futsal Sakana
13:10 Rayo Vayacano – Rochling Araia
Finalerdiak
14:00 1. A / 2. B
14:50 2. A / 1. B
Finalak
15:40 5. eta 6. postuak (multzo bakoitzeko 3. sailkatuek)
16:30 3. eta 4. postuak (finalerdietako galtzaileak)
17:20 Final handia (finalerdietako txapeldunek)
18:00 Sari banaketa 6 talde parte-hartzaileei eta Dravet Fundazioaren aldeko produktuen zozketa