Leones del Atlas txapeldun Ziordian

Guaixe 2018ko uzt. 25a, 14:03

Sei talde lehiatu ziren Ziordiko I. Futbol Txapelketa solidarioan eta finalean Leones del Atlas taldeak 6 eta 4 irabazi zion Rayo Vayacanori

Ziordian futbolaz gozatu zuten larunbatean. Ziordiko Udaleko Kirol Batzordeak, hainbat babesleren laguntzarekin, Ziordiko I. Futbol Txapelketa solidarioa antolatu zuen, Dravet Sindromearen Fundazioaren alde eta sei talde lehiatu ziren: Ziordia, Urdiain, Leones del Atlas, Rayo Vayacano, Futsal Sakana eta Rochling Araia.

Hasierako ligaxkaren ondoren, Leones del Atlas, Futsal Sakana, Ziordia eta Rayo Vayacano sailkatu ziren finalerdietarako, eta Leones del Atlasek eta Rayo Vayacanok jokatu zuten txapelketako final handia, finalerdietan gailendu eta gero. Final oso estuan, partidan laura berdindu zuten bi taldeek, eta berdinketa hausteko luzapenean, Leones del Altsasek bi gol sartu zituen eta, azkenean, txapeldunak izan ziren, Rayo Vayacano talde altsasuarrari 6 eta 4 irabazita. Txapeldunordea Rayo Vayacano izan zen, hirugarrena Futsal Sakana, laugarrena Ziordia, bosgarrena Urdiain eta seigarrena Rochling Araia.

Talde bakoitzak 30 euroko inskripzioa ordaindu zuen, eta, horretaz gain, Dravet Fundazioaren aldeko zozketa egin zen. Horrela, guztira 433 euro lortu ziren –180 euro inskripzioetan eta 253 euro boletotan–, Dravet Fundaziora bideratuko direnak.

Ziordiko Futbol 5 txapelketa
Ligaxka
Ziordia 6 – Urdiain 4
Leones Atlas 5 – Rayo Vayacano 7
Ziordia 5 – Futsal Sakana 5
Leones Atlas 11 – Rochling Araia 4
Urdiain 5 – Futsal Sakana 7
Rayo Vayacano 10 – Rochling Araia 3

Finalerdiak
Leones del Atlas 13 – Futsal Sakana 6
Ziordia 5 – Rayo Vayacano 8

Finalak
5. eta 6. postuak: Urdiain 7 – Rochling Araia 7 (Penaltietan Urdiain txapelduna)
3. eta 4. postuak: Futsal Sakana 9 – Ziordia 4
Final handia: Leones del Atlas 6 – Rayo Vayacano 4