Saskibaloiaren txanda Ziordian

Guaixe 2018ko uztailaren 26a

II. Ziordiko 3x3 Saskibaloi Txapelketa jokatuko da igandean 10:00etatik aurrera

Ziordiko Udaleko kirol batzordeak, hainbat babesleren laguntzarekin, II. Ziordiko 3x3 Saskibaloi Txapelketa antolatu dute iganderako, goizeko 10:00ettik aurrera, Ziordiko txipudian. Txapelketa solidarioa izango da, Dravet Sindromearen Fundazioaren aldekoa. 

Aipatu txapelketarako 12 neska-mutikok eman dute izena eta 3 taldekidez osatutako 4 taldetan lehiatuko dira. Bukaeran, auzatea izango da parte-hartzaile guztiendako.