Ziordian saskibaloian gustura

Guaixe 2018ko uzt. 31a, 13:12

Atikilt, Javier eta Imanolek osatutako taldeak irabazi zuen Ziordiko 3x3 Saskibaloi Torneoa. Tiro libreetan Imanol Ramirez gailendu zen

Igandean Ziordiko txipudiak Ziordiko 3x3 Saskibaloi Torneoa hartu zuen, Dravet Sindromearen aldeko torneo solidarioa. Aipatu torneoa antolatzen den bigarren urtea da eta aurten 12 gaztek eman zuten izena. Horrela, hiru kidez osatutako lau taldek jokatu zuten txapelketa. Talde guztiak elkarren kontra aritu ziren 15 minutuko partidetan eta horrela erabaki zen txapelketa, ligaxkan. Atikilt, Javier eta Imanol jokalariek osatutako taldea gailendu zen (6 puntu), bigarrena Joyk, Jonek eta Egoitzek osatua izan zen (3 puntu), hirugarrena Ikerrek, Luisek eta Alejandrok osatutakoa (3 puntu) eta laugarrena Iñigok, Joek eta Iñigok osatutakoa (punturik gabe).

Eguerdian tiro libreen txapelketa jokatu zen. Imanol Ramirezek irabazi zuen, Jon Sanzen aurretik. Eta bukaeran, Ziordiko Udalak prestatutako auzate ederraz gozatu zuten Ziordiko 3x3 Saskibaloi Torneoan parte hartu zuten guztiek. Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, oso giro ona eta kiroltasun handia izan zen txapelketan.