Kirolaren sustapenari eskainitako etxajua

Guaixe 2018ko ira. 5a, 12:02

Dantzariak domekan ariko dira Ziordian.

Ziordian bost eguneko ospakizunei hasiera gaur arratsaldean emanen zaie. Festa Batzordeak hala proposatuta, festei hasiera emanen dien etxajua pizteaz Jose Ramon Ramirez Perez, Fi, arduratuko da. Ardura hori emanez, Ramirezek Ziordian kirola sustatzeko eginen duen ahalegina aitortu nahi da.

Egitaraua
Irailak 5, asteazkena
15:00etan Herri bazkaria, gaztetxeak antolatuta.
19:00etan Txupinazoa, trikitilariek eta buruhandiek girotuta.
19:15ean Play back-a. Herriko gazteek prestatutako koreografia.
19:30ean Haur lasterketa.
21:30ean Herri-afaria.
23:30etik 02:00etara Dantzaldia Txumari dj-rekin.

Irailak 6, osteguna
11:30etik 13:30era Haurrendako Jokulandia jolas parkea.
14:30ean Haurrendako bazkaria, elkartean.
17:00etatik 19:00etara Haurrendako Jokulandia jolas parkea.
17:30etik 19:30era Pilota partidak, Sakanako pilota eskolak.
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Sakanako Trikitilariak taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 02:30era Dantzaldia Txumari dj-rekin.

Irailak 7, ostirala
11:30etik 13:30era Haurrendako Jokulandia jolas parkea.
12:00etan Apar-festa.
17:00etan Bordetxe abere-zirkua, txipudian.
19:00etan Begiekin ikusten gara kale ikuskizuna.
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00etan Kantu-poteoa tabernaz taberna.
20:30ean Elektrotxufla elektrotxaranga, gaztetxearen laguntzarekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etan Kontzertuak: The Guilty Brigade eta Flitter. Ondoren, Txumar dj-rekin.

Irailak 8, larunbata
09:00etan Aurora.
13:00etan Meza.
13:30ean Cal y Arena musika emanaldia.
14:30ean Jubilatuen bazkaria Cal y Arenak girotuta.
17:00etan Txirrindulari proba. Burunda Txirrindulari Taldeak antolatuta.
20:00etan Batuklang batukada, gaztetxearen laguntzarekin.
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 04:00etara Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.

Irailak 9, domeka
13:30ean Los Tenampas mariatxiaren emanaldia.
16:30ean Futbol txapelketa: Ziordia, Araia, Lakuntza, Irañeta eta Uharte Arakil.
18:00etan Dantzari txikiak.
19:00etan Herri kirol erakustaldia.
20:00etan Japoniar bonbak eta buruhandiak.
20:00etan Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
20:00etan Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30etik 01:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.