Min hartutako ehiztaria erreskatatuta

Guaixe 2018ko urr. 10a, 10:21

Suhiltzaileak zauritutakoa ohatilan lotzen. Argazkia: @bomberos_na

Ehizan zebilela min hartu eta ustez tibia hautsi zuen gizonezko bat erreskatatu zuten suhiltzaileek atzo. Suhiltzaileek basoan bertan zauritutakoa ohatila batean jarri zuten eta helikopteroarendako irisgarria zen leku bateraino eraman zuten zauritua. Helikopteroan Nafarroako ospitale gunera eraman zuten.