Gorka Izagirrek eroriko gogorra izan zuen igandean Ormaiztegiko ziklokrosean

Guaixe 2019ko urt. 8a, 12:50

Zubiko petrilaren kontra jo eta gero, aurpegian hainbat puntu eman dizkiote Ziordiko bizilagunari. Bere anaiak ere erorikoa izan zuen. Astana taldearekin estreinatu ziren Izagirre anaiak

Igandean Ormaiztegiko ziklokrosa jokatu zen. Giro bikaina zegoen, puntako txirrindulariak, proba ikusgarria eta ikusle ugari. Proba bikain zihoan, Gorka eta Ion Izagirre anaien erorikoa gertatu arte. Ormaiztegiko bi txirrindulariak, gainera, toki berean erori ziren, probako jaitsiera despeditzen den zubian, hain zuzen. Ziordiko bizilaguna den Gorkak jaso zuen kolperik gogorrena. Lasterketan bigarren postuan zihoanean, bizikletaren kontrola galdu eta zubiaren petrilaren kontra kolpe ederra jaso zuen, aurpegian. Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten eta, zorionez, ez zuen hausturarik izan baino lau puntu eman behar izan zizkioten bekainean.

Gorkak erorikoa izan zuenean metro gutxira zihoan Ion, hirugarren postuan. Bere anaiaren erorikoa eta gero izan zuen lurrera erortzea ekidin, baina ez zuen arazorik izan. Bere anaiaren egoera ikusita, ordea, proba uztea erabaki zuen.

Hain zuzen ere bi anaiek talde berriaren ekipazioa mustu zuten Ormaiztegiko proban, Astana taldean ibiliko baitira 2019an. Espero dezagun errepideetako estreinua ziklokrosekoa baino hobea izatea.