Ziordiko Futbol Torneoa, etzi

Guaixe 2019ko ots. 8a, 12:00

Igandean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Ziordiko frontoian. Ziordia, Aralar Mendi, Irañeta eta Sutegi taldeek hartuko dute parte

Igande arratsalderako Ziordiko Futbol Torneoa antolatu dute. Ziordiko frontoian jokatuko da, 16:00etatik aurrera, eta lau futbol taldek hartuko dute parte: Ziordia, Aralar Mendi, Irañeta eta Sutegi. 16:00etan aurrebenjamin mailako partidak jokatuko dira eta 17:30ean benjaminen mailakoak.

Ziordiko Futbol Torneoarekin futbol partidetan aritzea ahalbideratu nahi zaie aipatu klubetako neska-mutiko txikienei. Partidak jokatzen diren bitartean, Ziordiko herri lasterketaren aldeko boletoak salduko direla aipatu dute antolakuntzatik.