Giro ona Ziordiko Futbol Torneoan

Guaixe 2019ko ots. 14a, 12:26

Ziordia, Aralar Mendi, Irañeta eta Sutegi taldeetako neska-mutikoek hartu zuten parte-guztira

Igande arratsaldean futbolariz bete zen Ziordiko frontoia, Ziordiko Futbol Torneoa antolatu baitzen. Berriki Ziordiko frontoiko teilatua konpontzeko obrak egin behar dira, eta horregatik aurreratu zen torneoa. Ziordia, Aralar Mendi, Irañeta eta Sutegi taldeen arteko partidak jokatu ziren torneoan, hasiera batean aurrebenjamin mailakoak, 5 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoenak, eta, bestetik, benjamin mailakoenak, 7 eta 9 urte arteko neska-mutikoenak.

Ziordiko frontoian sekulako giroa zela jokatu ziren partidak, kiroltasun handikoak. Aurrebenjaminetan, Irañetari 1 eta 7 irabazi zion Aralar Mendik, Ziordia 6 eta 4 gailendu zitzaion Aralar Mendiri eta Irañetak 2 eta 3 hartu zuen menpean Ziordia. Benjaminetan Irañetak 0 eta 4 irabazi zion Aralar Mendiri, Sutegik eta Ziordiak bana berdindu zuten, Sutegik 2 eta 11 irabazi zion Aralar Mendiri, Irañetak 5 eta 0 hartu zuen menpean Ziordia, Aralar Mendik eta Ziordiak launa berdindu zuten eta Sutegik 2 eta 3 irabazi zion Irañetari.

Torneoa jokatzen zen bitartean, Dravet Fundazioaren aldeko zozketa solidarioa egin zen. Fundazioarendako 222 euro lortu zituzten eta bost sari zozketatu ziren. Horretaz gain, apirilaren 6an antolatutako Ziordiko Herri Lasterketetan zozketatuko den sarirako balioko dute txartel horiek.