Gorka Izagirrek Tour de la Provence irabazi du

Guaixe 2019ko ots. 18a, 11:57

Ziordian bizi den ormaiztegiarrak ilbeltzaren 6an Ormaiztegiko ziklokrosarekin erorikoa izan eta gero, ongi osatu da eta Astana taldearekin debut bikaina izan du errepidean

Ilbeltzaren 6ko Ormaiztegiko ziklokroseko erorikoaz bikain osatu da Gorka Izagirre eta Ziordian bizi den ormaiztegiarrak primerako debuta egin du errepidean Astana taldearekin, Tour de la Provence irabazi baitu. Ostiraletik zen lider Gorka Izagirre, eta izugarri egin behar izan du lan lidergoari eusteko, Simon Clarke bigarrena bere denbora berean sailkatu baita. Azkenean Tour de la Provence irabazi du Izagirrek, profesional mailako bere lehen itzulia. “Azken etapa oso zaila izan da. Etapa bukaeran estresatua nengoen,, Simon Clarkek nire denbora berean bukatu zuela ez bainekien. Zorionez, diferentzia nahikoa izan da nik itzulia irabazi ahal izateko. Oso pozik nago garaipen honekin, lau egunetan oso lasterketa zaila izan baita. Lankideei eta teknikari eta laguntzaileei euren babesa eskertu nahi diet, Astana taldean debut bikaina izan da” adierazi zuen txirrindulariak.

Movistar Team taldeko Hiriberriko Imanol Erbiti 59.a sailkatu da Tour de la Provencen, 13:28ra.