Asier Ormazabalen Lizartek 2019ko taldea aurkeztu zuen

Guaixe 2019ko ots. 21a, 13:20

Larunbatean aurkeztu zen 2019ko Lizarte afizionatuen taldea. Iaz ia dena irabazi zuten eta asmoa maila horri eustea eta txirrindulariak profesional mailara saltoa egiten laguntzea da. 23 txirrindularien artean Asier Ormazabal ziordiarra dago

Afizionatuen mailako Lizarte taldeak larunbatean egin zuen 2019ko taldearen aurkezpena, Andia hotelean. Manolo Azkona presidenteak, Oscar Huarte zuzendari orokorrak eta Juanjo Oroz kirol zuzendariak eman zuten aurtengo asmoen berri. “Helburua da goazen tokian aztarna uztea, lasterketetan ikusi gaitzatela” azaldu zuten. Beste helburu nagusia txirrindulariak profesional mailara saltoa egitea laguntzea da. “Historia egiten ari gara, eta oraindik asko dugu egiteko” gaineratu zuen Juanjo Orozek.

Lizartek egutegi nazionaleko proba guztietan hartuko du parte, Giroan eta elite mailako txirrindulariekin beste bi lasterketetan. “Aurreko urtean ia dena irabazi genuen, eta asmoa maila horri eustea, lasterketa guztietan maila ematea eta profesionalen lasterketetan gu ikustaraztea
da” nabarmendu zuen Azkonak.

Lizartetik 4 txirrindularik egin zuten salto profesionaletara aurreko urtean, baina hala ere maila handiko taldea dago aurten. 23 txirrindulari ariko dira lanean, Manolo Azkona managerra eta Juanjo Oroz buru dituztela. Tartean dago Asier Ormazabal Fuste txirrindulari ziordiarra.